Pasa den ostegunean, 2016ko
urriaren 20an, 1.257 bonu jarri
ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak
zirkulazioan jarri dituztenak TRAPAGARAN BONUAren 4. Kanpainaren barruan. Bonuok hiru egun geroago, astelehenean, urriaren 24an,
agortu egin ziren.
Horrek erakusten du berriro ekimen
hau oso ondo hartu dutela herritarrek.
Haren bidez herriko merkataritza,
ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea espero da, zeren azaroaren 30era arte
(bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.710 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik,
diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantziatuta dagoelarik.
Informazio gehiagorako herremanetan
jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.