2016(e)ko irailakren 28(a), asteazkena

TRAPAGARANGO ENPRESA-BEKAK EMATEKO EKITALDIA (2016 URTEA)

Asteazkenean, irailak 28, goizeko 11:00etan, Trapagarango Enplegu Zentro Integralean enpresa-beken emate-ekitaldia egin da,   2016/17 ikasturtean  lanbide heziketa ikasten ari diren 30 urtetik beherako herriko gazteei zuzendua.


            Ekitaldi honetan Udaleko eta enpresa babesleetako ordezkariez gain, beka jaso duten pertsonak, eta enpleguarekin eta prestakuntzarekin loturiko herriko elkarte eta erakundeetako ordezkariak egon dira.
            Beka horiek Trapagarango Enpresa Beken V. Programakoak dira, haren lehenengo edizioa duela lau urte egin zelarik gure Udalaren ekimenez, Somorrostroko Lanbide Heziketako zentroak lagunduta.

            Honetan nabari da programa hau finkatuz doala:

o        Azken urteetako empresa babesleak parte hartzen jarraitu dute egoera ekonomiko latzean jarraitzen badugu ere.
o        Nabarmenki hobetu dira eskatzaileen notak.

            Enpresa babesleak honakoak dira:

PRODUCTOS TUBULARES



CECOTRANS-BIZ
ELECTRIFICACIONES RADIMER


TALLERES ALJU
CONSTRUCCIONES NAVALES, CELULOSAS Y SIDERÚRGICAS (Grupo Navacel)

CNC (Grupo Navacel)

DE MIGUEL TALDEA
ENVISER SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES


Haien helburu dira:

-           Ekiditea ikasteko adinean dauden gazteek ikasketak utz ditzaten, krisi garai honetan etxeko ekonomia kaskarrari kalte gehiago ez egiteko.
-           Herriko edo herriarekin eta herritarrekin lotuta dauden enpresen identitatea sendotzea.
-           Gazteei laguntzea laneratzeko aukera handiak dituzten lanbideetan presta daitezen.  
-           Gehiago hurbiltzea ikasketa eta lan mundua,  ateak zabalduz ikasleei bekak ematen dizkieten enpresetako batzuetan,   ikasleok praktikak egin ditzaten edo  kontratatuak  ere izan daitezen.



            Beken diru-kopurua honakoa da:

o    1.200 € / ikasturte, Erdi Mailako Heziketa Ziklo batentzat
o    1.500 € / ikasturte, Goi Mailako Heziketa Ziklo batentzat


            Era honetara banatuko dira:

-           Erdi Mailako Heziketa Zikloa: 3

o        Espezialitatea:
§     Soldadura eta Galdaragintzako Teknikaria: 1

o    Espezialitaterik gabeak: 2
                    
-           Goi Mailako Heziketa Zikloa: 10

o    Espezialitateak:
§     Elektrizitatea  / Elektronika: 2
§  Patroigintza eta  Moda: 1
§     Automozioa: 2
§     Automatizazioa eta Robotika Industriala: 1

o    Espezialitaterik gabeak: 4

            Jasotako beka-eskaerak hautatzeko irizpideak %50ean izan dira azken ikasturtean lortutako kalifikazioak eta familia-unitatearen sarrerak.
            Horren asmoa izan da onuradunak  espediente ekonomikorik onenak eta sarrera txikienak dauzkaten pertsonak izatea. 


            Gure esker onik zintzoena enpresa babesleei, haien ahaleginik gabe eta izan duten izugarrizko erantzunkizunik gabe ezin izango zelako abian jarri proiektu hau.