Udal
honek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean aurten abian jarri duen
Enplegu Planaren 1. atalaren hautapen prozesua hasiko da 2016ko irailaren
15ean.
Atal
honetan honako langileak kontratatuko dira: 1. mailako 2 ofizial igeltsero
eta zerbitzu anitzeko 14 peoi espezialista, basabideen mantenimendu
lanak egiteko, hiri altzarietako elementuak margotzeko eta hondakin solidoen
edukiontzi lurperatuak garbitzeko.
Kontratazioen
erdiak 2016ko urriaren 24tik 2017ko apirilaren 23ra egingo da eta beste erdia
aurtengo abenduaren 1etik 2017ko maiatzaren 31ra.
Guztiak
izango dira sei hilabetekoak eta
lanaldiaren %75ekoak eta Meatzaldeko
Behargintzaren bidez egingo dira, hau da, Eskualdeko Enplegu eta Garapen
Agentziaren bidez.
Hautapenean parte hartu nahi dutenek bete beharreko baldintzak
honakoak izango dira:
o Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda egotea.
o Trapagaranen erroldatuta egotea 2015eko irailaren 30a baino
lehen.
o 2011ko urriaren 1a geroztik udalaren zuzeneko edo
zeharkako enplegu programen bidez hilabete baino gehiago kontratatua izana ez
izatea.
o Eta kontuan
izanda burutu beharreko eginkizunak, ofizialek gutxienez 24 hilabeteko
esperientzia eduki beharko dute Enplegu Programarekin zerikusia duten lanetan.
Gainera, hautagaiek honako kolektibo hauen barruan
egon beharko dira:
o Sarrerak Bermatzeko Errentaren jasotzaileak
o 35 urtekoak edo gutxiagokoak
o 45 urtetik gorakoak, Lanbiden izena emandakoak langabe gisa, gutxienez
6 hilabetez.
o Iraupen luzeko langabeak
o Gizarte- bazterketa arriskuan daudenak
o Minusbaliatuak
o Familia erantzukizunak dituzten emakumeak
o Genero indarkeriaren
biktimak diren emakumeak
Bi
lehen talde hauetarako hautapenean sartu ahal izateko, irailaren 15etik 26ra, interesdunek
hauxe egin beharko dute:
o
Lanbideko webgunean berariaz jarritako
eskaintzetan preinkrizpzioa egitea
o Baldintzak
egiaztatzeko agiriak eramatea Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara.
Informazio
gehiagorako interesdunek honekin batera doazen oinarriak begiratu ditzakete eta
Trapagarango Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan, irailaren15etik 16ra,
hau da izena emateko epean zehar, jarraitu beharreko prozedura azal
diezaieten.
Enplegu
Plan honek 2. atal batekin izango du jarraipena, 2016ko urriaren erdian edo
beste bi taldetan lan egiteko preinskripzioa eta langileen hautapena egingo
delako, hots, talde bat hirugarren adinekoei eta desgaituei lagun egiteko eta
beste bat jardunean dauden eta ez dauden lokal komertzialen eta industrialen
zentsuak eguneratzeko.
OINARRIAK
JARRAITU BEHARREKO URRATSAK
ESKAERA ORRIA