- Programa doan
izango da eta urriaren 24an hasiko da; JAVA eta PHPri buruzko ikastaroak
eskainiko dira.
- Ikastaro
bakoitzak lau hilabete iraungo du; ikastaroaren helburua enpresa
teknologikoen eta lanik ez duten 18 eta 35 urte bitarteko gazteen artean
zubi lana egitea da.
- Ekimen
hau BIC Bizkaia Ezkerraldean gauzatuko da, eta Ezkerraldeko eta
Meatzaldeko biztanleek izena eman ahal izango dute.
- Informazio
gehiago eskuratzeko eta ikastaroetan izena emateko:
·
http://www.fundaciontelefonica.com/empleabilidad/empleo-digital/
Bilbon, 2016ko irailaren 23an.- Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónica
fundazioak bat egin dute Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 18 eta 35 urte bitarteko
gazteei modu profesionalean gaitasun digitalei buruzko prestakuntza emateko
Enplegu Digitalaren testuinguruan. Ekimen hori fundazioarena eta doakoa da eta
“Guztiok gaude barne” deituriko Gazte Enplegagarritasun programaren bitartez
garatzen da. Proiektuan parte hartzeko baldintzak 18 eta 35 urte bitarte izatea eta lana
bilatzen egotea dira. Ez da beharrezkoa izango teknologiari buruzko
aurrezagutzarik izatea baina beharrezkoa izango da gutxienez DBHko ikasketak
bukatuta izatea. Baldintza hauek betetzen dituen edozein gaztek izena eman
ahal izango du JAVA landuko den doako ikastaroetan. Ikastaro horietan parte
hartzen dutenek, prestakuntza jasoko dute enpresek bilatzen dituzten profesional
digital horietako batean bihurtzeko.
Ikastaroak aurten eta 2017an izango dira, eta Barakaldon
irakatsiko dira, BIC Ezkerraldean hain zuzen ere.
2016ko fasea datorren
urriaren 24an hasiko da eta goizeko ordutegia izango du.
25 plaza egongo dira ikastaro
bakoitzeko, eta mugatuak izango dira. Hautaketa-prozesuak
berdintasun-printzipioak errespetatuko ditu, eta hautaketa-prozesu horretan
parte hartu nahi dutenek Telefónica fundazioaren webgunean izena eman beharko
dute: http://www.fundaciontelefonica.com/empleabilidad/empleo-digital/.
Enplegu Digitalaren
helburua zubi lanak egitea da enpresa teknologikoen eta langabezian dauden
gazteen artean. Horretarako, gehien bilatzen diren profil teknologikoekin
harremana duten arloetan prestatzen dituzte gazteak, sektorearen inguruan
berriki egin diren aurreikuspenek islatzen duten bezala: IKTen sektorean azken
urtean argitaratu diren plaza huts guztietatik erdia baino gehiago garapen
digital ezberdinetako programatzaile eta espezialistei zuzendutakoak ziren.
Bizkaiko Foru Aldundiaren
iritziz ekimen hau “eskaintza osagarri eta ezberdina da eta, dudarik gabe,
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko gazteei lagunduko die gaitasun digitalak esnatu
eta garatzeko, lanpostu bat bilatze aldera”. Telefónica fundazioak 20 urte
baino gehiago daramatza horretan lanean, prestakuntza bultzatzen, eta beraien
iritziz “gabezia larria dago prestakuntza akademikoan”. Horrez gain, gaineratu
dute Enplegu Digitala proiektuaren bitartez estatu espainoleko 8.000 gazte
prestatu nahi dituztela.
Ikasketa-plana enborreko
prestakuntzan oinarritzen da, eta honakoak landuko dira nagusiki:
web-aplikazioak (diseinua eta web-integrazioa barne), bezeroaren geruza
garatzea, MySQL datuak kudeatzeko sistemari buruzko ezagutzak eta metodologia
arinak. Ikastaro zehatzak gauzatu ondoren, ikasleek 60 orduko prestakuntza jasoko dute enplegagarritasunerako
trebetasunetan prestakuntzak irauten duen denbora guztian zehar, besteak
beste adimen emozionala, taldean lan egitea, marka pertsonala, 2.0 enplegua
bilatzea edo laneko elkarrizketa bat modu eraginkorrean nola egin landuko dute.
Lau hilabeteetan zehar, hautatuak izan diren
izangaiek prestakuntza teoriko eta
praktikoa jasoko dute industrian erabiltzen diren eta enpresa kolaboratzaileek
balioztatutako programazioari buruzko teknologia eta metodologien inguruan.
Prestakuntzan parte hartuko dute programazioaren sektorean adituak eta
erreferenteak diren hainbat pertsonek. Amaiera bikaina emateko, taldeetan
banatuta egongo diren ikasleek enpresa bateko beharrizan erreal batetik
abiatutako proiektuak garatuko dituzte eta horretarako, enpresarekin
elkarlanean arituko dira proiektua gauzatzeko. Prestakuntza-modulu guztiak
bertaratzekoak izango dira, eta gainera ikasleek ikasgelatik kanpo prestakuntza
jasotzen jarraitu ahal izango dute. Hala, programak hiru alor jorratzen ditu:
aukeraketa, prestakuntza eta enpresetara txertatzea. Horrez gain,
web-plataforma batek ikasleak prozesu osoan zehar gidatuko ditu.
Adeccoren arabera,
profesional digitalekin lotura izango duten profilen eskaria % 40 hasiko
da. Horrela, sektorea herrialdean enplegu gehien sortzen duen sektoreetako bat
bihurtuko da; izan ere, % 80ak kontratu mugagabea du. Europar Batasunaren aurreikuspenen
arabera, une honetatik 2020ra arte 900.000 enplegu teknologiko sortuko dira.
Argibide gehiago:
Eneriz
Urrutxurtu
BIOK Comunicación Estratégica