Euskadi Lagunkoia ekimena aurkeztu nahi
dizuegu. Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak Ekonomiaren Garapen eta
Lehiakortasun Sailarekin elkarlanean, establezimenduak eta ostalaritzako eta
merkataritzako lokalak beraien bezeroekin lagunkoiak izan daitezen sustatu nahi
du, horretarako adinekoen beharrak kontuan hartuta.
Ekimenak herritarren eta sektore publiko, pribatu eta
sozialaren parte-hartzea bultzatzen du. Euskadin lagunkoitasun-mugimendu
bat zabaltzeko. Hau da, gure udalerrietan zahartzen ari diren pertsonen
bizimodua erraztuko duten inguruneak sustatzea da helburua.
Anima zaitez eta parte hartu Euskadi Lagunkoia Sarean.
Informazio gehiago:
943
224 643