2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

ENKARTERRI ENCOUNTER


Enkarterriko Mankomunitateak, Enkarturrek eta Enkarterriko Enpresarien Enkarterri Group Elkarteak atsegin handiz gonbidatzen zaituzte, erantsitako Programan adierazten den bezala, datorren ekainaren 2an, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Gordexolako Komentu Maitea Hotelean egingo den Enkarterri Encounterrera-Enkarterriko Lehen Enpresa Topaketara.

Enkarterri Encounter, helburu bikoitza duen ekonomia eta enpresa alorreko topalekua da: harremanak eta kidetasuna sortzea Enkarterriko ekonomia, enpresa eta erakunde egitura osatzen duten eragileen artean; eta eskualdetik kanpoko taldeei Enkarterriren egungo errealitatea ezagutaraztea, horretarako, eskualdea osatzen duten ekimenen, proiektuen, erakundeen eta enpresen erakusmahai bilakatuz.

Topaketa honetara joateko gonbidapen esklusiboa jasoko dute 200 enpresari, zuzendaritza taldeko kide eta erakundeetako arduradun inguruk, Enkarterrikoak eta Euskadiko beste leku batzuetakoak. Topaketaren bitartez, gonbidatutako pertsonen eta enpresen artean ideiak, gogoetak, proiektuak eta harremanak trukatzea bultzatu nahi da.

Erantsitako programan jasotzen den bezala, Enpresa Topaketari amaiera emateko Enkarterriko produktuekin prestatutako bazkaria egingo da.

Antolakuntza ondoreetarako, arren eskatzen da maiatzaren 20a baino lehen bertaratzea baieztatzea.  

Zure bertaratzea baieztu
Programa ikusi