2016(e)ko apirilaren 19(a), asteartea

ENPRESA-JARDUERAK SENDOTZEKO LANBIDEREN LAGUNTZAK 2016

-         
BALDINTZAK:

o   Banakako enpresaburuak eta profesionalak  // Ondasun-erkidegoetako eta Sozietate Zibiletako bazkideak, beti ere diru-laguntza euren izen propioan eskatzen badute.
o   Jarduera Ekonomikoen Zergan eta autonomoetan altan emanda egotea 2015eko abuztuaren 28tik 2016ko apirilaren 15era (laguntzak argitaratu diren eguna).
o   Euskadin erroldatuta egotea
o   Enpresa-jarduerak EAE-n eduki beharko du egoitza soziala eta fiskala eta lantokia ere Euskadin egon beharko da.
o   Lanbideren laguntza hau jaso ez izana 2014 edo 2015eko deialdietan.

-          DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN EKINTZA: Enpresa sortu berri baten sustapen, funtzionamendu eta kudeaketa gastuak, 6 hilebetekoak, diru-laguntza onesten duen  ebazpena jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita:

o   Inoren konturako langile gisa Autonomo Erregimenean ordaindutako kotizazioaren kuotak.
o   Komunikazio gastuak (publizitate kanpainak, errotulazioa, publizitatea inprimatzea eta eskura ematea… )
o   Webgune eta sare sozialen diseinua
o   Aholkularitza  (fiskala, laborala, kontablea …) eta  coaching-gastuak
o   Enpresa abian jartzeko prestakuntza ikastaroak

-          ZENBATEKOA:

o    Oro har,  2.500 €
o   %15 gehiago, 18 – 30 urte bitartekoentzat
o   %15 gehiago emakumeentzat

-          Bateraezinak  autoenplegua sustatzeko beste laguntza batzurekin. Hala eta guztiz ere, bateragarriak izango dira Lanbidek ordainketa bakarrean egiten duen langabeziaren kapitalizaziorako laguntzarekin, baina kasu horretan ezin izango dira gastu subentzionagarri gisa aurkeztu Gizarte Segurantzarako kotizazioak.

-          Enpresaburuak berak eskatu beharko ditu laguntza hauek, 2016ko apirilaren 16tik maiatzaren 16ra arte (hilabeteko epea aurtengo deialdiaren argitapen egunaren biharamunetik) Lanbiden aurkeztuz  honakoak:

o   Eskaera eredua
o   NANaren fotokopia edo nortasunaren datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena.
o   Errolda-ziurtagiria edo erroldaren datua elektronikoki egiaztatzeko baimena.
o   Jarduera Ekonomikoen Zergako altaren fotokopia
o   Autonomoen Erregimeneko altaren egiaztagiria
o   Ondasun-erkidego edo Gizarte Zibila eratzen delako egiaztagiria, kasua balitz.
o   Zergak eta Gizarte Segurantzako obligazioak egunean izatearen Foru Ogasun eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak edo hori egiaztatzeko baimena.


-          Eskaera aurkezten den hurrenkeran emango dira Laguntza hauek, aurrekontua agortu arte, hortaz, komenigarria da lehenbailehen eskatzea.