MeatzalJaiaren hirugarren edizioa jasoko du maiatzaren 8ko igande
honetan Abanto-Zierbenak. Hau Meatzaldeko merkatarien jaia da eta
Abanto-Zierbenako, Muskizeko, Trapagaraneko eta Ortuellako Merkatari, Ostalari
eta Zerbitzu Enpresen Elkarteek antolatzen dute.
Gallartako auzoan, Eusko Gudariak Plazan,
eramango dira aurrera, goizeko 11:00etatik aurrera, egun horretarako antolatu
diren aktibitateak. Honela, famili artean gozatzeko puzgarri, jokoak eta
haurren tailerrak egongo dira. Honez gain, Euskal
Herriko Meatzaritzaren Museora bisitak burutuko dituzte eta Harri gorria Dantza Taldearen emanaldiaz gozatu ahal izango da.
Zonako merkataritza bultzatzeaz gain,
MeatzalJaiak jai solidario bihurtzea eta irabazteko asmorik gabeko elkarteentzako fondoak biltzea bilatzen du.
Hartarako, eguerdiko 14:30en inguruan elkartasuneko Indaba-jana antolatuko da
NEN Elkartearen, Neuroblastomako
Ume Gaixoen Senide eta Lagunen
Elkartearen, alde. Indaba-jan honetarako txartelak, 3,5 euro laguneko, Meatze
zonako establezimendu
ezberdinetan lor daitezke. Horrela, Irabel mertzeria, El
Minero Gozotegia-okindegia
eta Zuhaitz Kafetegia-k Abanto-Zierbenan, Todo Labores Muskiz eta El Korner
taberna-k Muskizen, Ortuellako Kultur Etxea-k (OKE) Ortuellan eta La Pinta
Taberna-k Trapagaranen salduko dituzte jateko txartelak.
NEN Elkartea Neuroblastomako Ume Gaixoen Senide
eta Lagunen Elkarteak (NEN), 2010ean eman zion hasiera bere
jarduerari eta jadanik 300 bazkide baino gehiagok eratzen dute. Neuroblastoma
nerbio-sisteman eratzen den haurren minbizia da. Hirugarren tumore pediatriko
ohikoena da eta haurren minbiziaren kasuen %10 hartzen du. Gehienbat urtetik
beherako umeetan aurkezten da eta jaiotako 7.000tik batek pairatzen du.
Tratamendu eraginkorren beharraren aurrean, pairatzen duten edo gaixotasuna
pairatu duten umeen gurasoak elkarte honen bidez elkartu dira bizi iraute-tasa
areagotzea lortzeko, gaur egun umeen %50etik beherakoa baita.
NEN-etik
gaixotasunaren diagnostiko eta prozesuari aurre egitea baimentzen duen
informazioa eta laguntza ematen zentratutik daude. Honi lotuta, gaixotasun
honengatik ukituta daudenei aurrerapen zientifikoez informatzea bilatzen dute
ere, batez ere tratamendu berriekin eta aukera terapeutikoekin
erlazionatutakoak. Halaber, funts-bilaketan lan egiten dute
neuroblastomaren ikerketa-proiektuak Espainiako zentro puntakoenetan finantzatzeko.
Azken aspektu honek da giza eta ekonomi errekurtso gehiago behar ditu eta tratamenduak hobetu
daitezen eta bizi-iraute tasa, ia duela urteetatik geldituta, luzatu daiten
gaixoen senideen nahiari erantzuten dio.
Kuotei,
ekitaldiei, dohaintzei eta kanpainei esker, elkarteak 250.000 euro lortu ditu
2010etik. Hauek gaixotasunaren ikerketan inbertitu dira ia osorik,
kudeaketa-gastuak lortutako sarreren %5a baino gutxiago suposatzen dutelarik.
Burututako ikerketa-proiektuen artean,terapia pertsonalizatuago eta
eraginkorrago bat bilatzeko egin den neuroblastomaren analisi genetikoa eta
arrisku altuko neuroblastoma duten pazienteetan inmunoterapia anti-GD2 egindako
saiakuntza klinikoak daude.
INFO +: meatzaljaia@gmail.com