Xedea
Agindu honen xedea lurralde-edukiko
diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi
ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten
duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera
larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin
batzuetara bideratuta.
Enpresentzako (handiak zein ETEak) itzuli beharrik gabeko
laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren
ezkerraldean eta Oiartzualdean enplegua sortzen duten
aktibo-inbertsioak egiteagatik.
Laguntza-modalitateak
ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi
eskabidea aurkezteko data baino lehen.
DENBORA HORIZONTEA: Eskabidea aurkezten den urtean
gauzatu beharko da, aurkezpen datatik hasita, eta hurrengo bi urte
naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek,
gutxienez, 3.000.000 euroko inbertsio onartua egin beharko dute,
eta, gutxienez, 20 lanpostu garbi sortu beharko dituzte; ETEek,
aldiz, gutxienez 750.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko
dute, eta gutxienez 5 lanpostu garbi sortu beharko dituzte. Enpresa
hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan
adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren,
gutxienez 100 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan)
edota gutxienez 25 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki
eta ertainen kasuan).
ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak
kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren
zenbatekoaren % 25 izatea.
ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA. Kontuan hartu
beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko
bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko
akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau
honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren
produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.
Laguntza-mota
Agindu honen esparruan emango diren
diru-laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira, eta lagunduko
den inbertsioaren % 10 izango dira.
Diru-laguntzek gehieneko muga
izango dute; zian ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik
gorakoak izan enpresako.
Ituneko 107. eta 108. artikuluak
aplikatu (2014-06-26ko 187 AO, L), eta zenbait kategoria
barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituen Salbuespenei
buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 4.
artikulua aplikatuz, 100 milioi eurotik gorako diru-laguntza
kostuekin inbertsiorako ematen diren eskualde mailako
diru-laguntzak Europako Batzordeari jakinarazi beharko zaizkio.
Informazio Gehiago