Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

EZKERRALDE-MEATZALDEKO ENPRESA-IDEIEN VIII. LEHIAKETA

Santurtziko  Behargintzak Ezkerralde eta Meatzaldeko Behargintzarekin lankidetzan,  Ezkerralde-Meatzaldeko Enpresa-Ideien VIII. LEHIAKETA antolatu du.


Izan ere, lehiaketa honen bidez saritu egin nahi dira eskualdearentzako enpresa-ideia berriak eta beharrezkoak dituzten pertsona ekintzaileak.

Lehiaketaren xedeak honakoak dira: herritarrei hurbiltzea ekintzailetzaren kultura eta enpresen sormena; udalerriarentzat eta eskualdearentzat berriak eta beharrezkoak diren enpresa-ideien garapena sustatzea; alde honetako ekintzaile kolektiboaren artean enpresa-kultura babestea eta zabaltzea; herritarrek hobeto ezagutzea enpresa-bilbea; eta negozio aukeren sustatzaile eta bultzatzaile gisa eskualdeak duen zeregina zabaltzea.

Lehiaketa hau herritar orori zuzendua dago, banaka zein taldeka har daiteke parte, baina gutxienez taldeko kideen erdiak Ezkerralde eta Meatzaldeko Behargintzen udalerrietako batean erroldatuta egon beharko dira,  eta udalerri zein eskualderako enpresa-ideia berri eta beharrezkoak aurkeztu beharko dituzte.

Sariketa honetan parte hartzeko baldintzak errazak dira: Adin nagusikoa izatea, parte hartzen duten Ezkerralde eta Meatzaldeko Behargintzetako udalerrietako batean erroldatuta egotea, enpresa-ideia bat izatea eta harekin gidoi bat egitea. Enpresa-ideia talde gisa aurkezten bada, gutxienez taldeko kideen erdiak Ezkerralde eta Meatzaldeko Behargintzen udalerrietako batean erroldatuta egon beharko dira.  

Saritzen diren ideiak Behargintza parte-hartzaileen jabetza bihurtuko dira.

Sariak

  • LEHEN SARIA: 1.000 €
  • BIGARREN SARIA: 800 €
  • HIRUGARREN SARIA: 700 €
  • TOKIKO 20 SARI: 4 sari udalerri bakoitzeko, bakoitza 300 eurokoa.

Baloratzeko irizpideak

-          Enpresa-ideiaren sormena.
-          Eskualdeko enpresa-bilbean ezartzeko aukerak.
-          Ideiaren ingurumen-ondorioak 
-          Ideiaren lotura eskualdeko udalerrien beharrizan eta erronkekiko.
  
Aurkezteko epea eta modua

Enpresa-ideia aurkezteko Epaimahaiak jarri duen epea 2016ko otsailaren 6an hasi eta 2016ko apirilaren 30eko 13:00etan amaituko da.

OINARRIAK
LEHIAKETAREN GIDOIA
IZENA EMATEKO ORRIA