DEMAk
eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarteratzea eta Berdintasuna Sustatzeko
Sailak Gazteen Ekintzailetzari eta Enpresen Sendotzeari buruzko I.
Jardunaldiak egingo ditugu otsailaren 18an eta 19an. Duela 27 urte
baino gehiagotik DEMAk BFArekin baten Bizkaiko ekintzaileei laguntzeko garatu
izan dituen jarduketa-programak hedatzea eta gailentzea izango da jardunaldi
horien helburua.
Jardunaldia
Deustuko Unibertsitatearen lankidetzarekin egingo dugun jardunaldia gazte
ekintzaileei zuzenduta dago alde batetik, eta Bizkaiko ekintzailetzaren eta
enpleguaren alorreko eragileei bestetik.
Bizkaiko
ekintzailetzaren egoera neurtzeko topagune bat izango da, bi eremutan banatuta:
·
Era
kusketa-eremuan Unibertsitateko klausuoan, DEMA/BFA eta bere ekintzailetzarako
programen laguntzarekin sortutako enpresen ordezkariak egongo dira.
·
Entzungelan
gaurkotasun handiko gaiei buruzko konferentziak eta mahai-ingu ruak egongo dira
ekintzailetza interesatzen zaien pertsonentzako.
Hurrengo
estekan programa osoa ikusi ahal izango duzu eta jardunaldietarako doako
izen-ematea egiteko aukera. Zure zain egongo gara!