Ematen dituen zerbitzuak hobetze aldera, Enplegu eta
Herriaren Garapenerako Agentziak Nafarroa kaleko 19ra eraman ditu bere bulegoak
(Merkatu plaza zaharrera, anbulatorioaren ondora).
Eraikin berri horretan, besteak beste, langileok
bulego bana izango dugu, EHGAko erabiltzaile bakoitzari arreta hobea
eskaintzeko. Gainera irisgarritasun hobeko eraikina da, arrapalak eta igogailua
baitaude, eta horri esker gure udalerriko edozein herritarrentzako errazagoa
izango da sartzea eta harren barrutik ibiltzea.
Era berean, hurrengo egunetan Kzgunea ere kokaleku
berri honetara eramatea aurreikusita dago, gaur egungo instalazioetan baino
leku gehiago izango baitu.
Beste alde batetik, instalazioetan Batzar Areto handi
bat prestatuko da, etorkizuneko ekintzaileentzat zein agentziako langileentzat
eta Prestakuntza Gela bat ere bai, non
Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziak zein harekin lankidetzan ari diren
beste erakunde batzuk prestakuntza ikastaroak eskaini ahal izango dituzten,
langabezian daudenen lanbide-gaitasunak hobetze aldera.
Obra hau Industria,
Energia eta Turismoko Ministerioak kofinantziatua izan da,
Nerbioi Ezkerraldearen Berrindustrializaziorako Laguntzen Programen bidez.