Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Eskarmentuaren aitorpena

Eusko Jaurlaritzak Lanbide Gaitasuna Aitortzeko sistema aktibatu du lan eskarmentua edota prestakuntza-bide ez formalak direla medio eskuraturiko lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko.
 Deialdi honetan honako lanbide kualifikazioen edo lanbide heziketako titulazioen gaitasun-unitateak ziurtatuko dira:
·         Soldadura eta Galdaragintzako teknikaria
·         Administrazio eta Finantzetako Goi Teknikaria
·         Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikaria
·         Osasun-larrialdietako teknikaria
·         Etxez etxeko arreta sozio-sanitarioa
·         Gizarte Erakundeetako mendeko pertsonen arreta sozio-sanitarioa
·         Izurriteak kontrolatzeko zerbitzuak
·         Organismo kaltegarriak kontrolatzeko zerbitzuen kudeaketa.
·         Mintegi, lorategi eta loregintza zentroetako jarduera laguntzaileak
·         Merkataritzako jarduera laguntzaileak
·         Merkataritza txikiko kudeaketa-jarduerak
·         Iturgintza eta etxeko berogintza-klimatizazio lanak 
·         Eraikin eta lokaletako azaleren eta altzarien garbiketa
·         Sukaldeko oinarrizko lanak
·         Gune ireki eta instalazio industrialen garbiketa
·         Hiri- eta industria-hondakinen kudeaketa eta eraikin eta lokaletako altzari eta azaleren garbiketa. 

Izen-ematea urtarrilaren  11tik 25era.
 Deialdiaren informazio gehiago daukazu honako estekan