DBHrik eta lan-esperientziarik gabeko gazteek
laneratzeko ibilbidean izena emateko epea zabalik
DBHrik eta lan-esperientzia kontrastaturik gabeko 16 eta 30 urte arteko
Bizkaiko gazteek PICE - Prestakuntza eta Enpleguko Osoko Programako
prestakuntza-planean parte hartu ahal izango dute. PICE planak banan-banako
programa bat du, gazteak prestakuntzako ibilbidean barrena gidatu eta laguntza
emateko. Ibilbidea parte-hartzaile bakoitzaren neurrira prestatzen da, bere
lan-prestakuntza hobetzeko eta lan-merkatuan errazago sar dadin lortzeko.
Gaitzeko Planaren bidez, parte hartzen duten gazteen oinarrizko gaitasunak
hobetu, IKTen eta trebetasun sozialetan duten prestakuntza bultzatu, oinarrizko
gaitasunei buruzko prestakuntzaren bidez haien prestakuntza bultzatu, eta haien
enplegagarritasuna hobetu nahi da, inguruko enpresei kontratatzeko laguntza eta
pizgarriak emanda.
Prestatutako ibilbidearen abiaburu gisa, Bokaziozko orientabidea dago,
parte hartzen duen gazte bakoitzak dituen beharrizan bereziak hautemateko.
Gero, prestakuntza nagusia emango zaie, hain zuzen, trebetasun sozialak eta
IKT; eta prestakuntza zehatza ere bai, enplegurako oinarrizko gaitasunak
lantzeko. Azkenik, neurriak eta ekintzak egingo dira, enpresetara hurbiltzeko,
eta laneratzeko.
Parte-hartzaileek
baldintza hauek bete behar dituzte:
·
Espainiako edo Europar Batasuneko estatu bateko herritartasuna izatea.
·
Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea.
·
16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
·
Eskaera aurkeztu aurreko 30 egutegi-egunetan lan egin gabe egotea.
·
Eskaera aurkeztutako egunaren aurreko 30 egutegi-egunetan hilean 40
ordutik gorako prestakuntza-ekintzarik ez egitea.
Programa merkataritzako ganberek antolatu dute, Europako Gizarte Funtsak
kofinantzatu du, eta Fondo Formación Euskadi S.L. eta Ezkerralde, Meatzalde eta
Enkarterriko udalen laguntza jaso du.
Programa
honetan parte hartzeko interesa dutenek harremanetan jarri behar dute Enplegurako Agentzia edo Fondo
Formación Euskadirekin.