Beste urte batez Udalak eta Trapagarango Merkatari eta
Ostalarien Elkarteak (Baturik) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute idatziz jasotzeko euren arteko konpromisoak
eta 2015 urtean egin beharreko
jarduketak, herriko merkataritzaren jarduera dinamizatzeko asmoz.
Bere berariazko helburuen artean honakoak
daude:
- Tokiko merkataritzaren lehiakortasuna eta
espezializazioa indartzea.
- Udalerria oro har dinamizatzea, erakargarriago
eta parte hartzekoago eginez, herritarrentzat zein beste herri batzuetako
biztanleentzat.
- Bi erakundeen artean egiten ari diren eta
urteko programazioan burutzea aurreikusita dituzten jardueren kudeaketa
eraginkorra bermatzea eta behar den koordinazioa ziurtatzea.