Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2015(e)ko urriaren 9(a), ostirala

TRAPAGARANGO UDALETXEAK ETA UPV/EHUK EGINDAKO “PAISAIAREN AKZIO PLANAREN” AURKEZPENA

Atzo, urriaren 8an,  Olaso jauregian Trapagarango auzotarrei  “Paisaiaren akzio plana” aurkeztu zitzaien, zeina Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kofinantziatua dago eta zeinean hiritarrek egindako proposamenak jasotzen diren, orain aurkezten direlarik behin  aztertu eta haien bideragarritasuna baloratu delarik.

Plan hau MIRA (Mining, Iron, Railways and Army in the Twentieth Century) Proiektuaren emaitza da, zeinean Trapagarango Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean aritu diren. Proiektu honen xedea burdinari, bere ustiapenari, garraioari eta eraldaketari eta oraindik oroitzeko bizi den belaunaldi bati lotutako material kulturala zaintzea den bitartean, Paisaiaren Akzio Plana bere begi-bistako aurpegia osatzen du eta lurraldearen babesa, kudeaketa eta antolamendurako proposamenen planteamenduan zentratzen da.

Era honetan, eta 2012tik eginez datorren moduan, herritarren parte-hartzea ezinbesteko tresna izan da, bai atzoko aurkezpenean bai planeko elaborazio beran ere, zeinaren bidez Udaletxearen  elkarlanarekin proiektua burutzen duten UPV/EHUko ikertzaileek auzotarren  ekarpenak jaso, aztertu eta baloratu dituzten.

Ideia honekin berarekin jarraituz, blog bat prestatu da (https://miraqueplan.wordpress.com/) zeinean interes duen edonork atzo aurkeztu zen plana kontsulta dezake eta bere iradokizunak egin ditzake. Iradokizun hauek bai helburu honetarako gaitu den email baten bidez (miraqueplan@gmail.com) bai Enplegu eta Herri Garapen Agentzian idatzia emanez helduarazi daitezke hurrengo urriaren 16a arte.