2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

LEHENENGO EGUNEAN AGORTU DIRA TRAPAGARAN BONUAK (2015EKO URRIA – AZAROA)

Ostegune honetan, 2015eko urriaren 15ean, 1.254 bonu jarri diren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak zirkulazioan jarri dituztenak TRAPAGARAN BONUAren 2. Kanpainaren barruan. Bonuak  bakarrik lau ordu geroago agortu egin dira.

Horrek berriro erakusten du ekimen hau oso ondo hartu dutela herritarrek.

Haren bidez, herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak berriro sustatzea espero da, zeren azaroaren 30era arte (bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.620 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik, diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantziatuta dagoelarik.

Informazio gehiagorako herremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.