Erosketak
sustatu eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-jarduera dinamizatzeko
kanpaina bat da, 1. edizioaren arrakasta ikusirik, Trapagarango Udalak aurten berriro abian jarriko duena Trapagarango
Merkatari eta Ostalarien “BATURIK” elkartearekin, Eusko Jaurlaritzako Garapen
Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailarekin eta Caja Rural de Navarrarekin lankidetzan.
Kanpaina honen ezaugarri nagusia berriro izango da bezeroak 20 € ordainduko dituela bonu bakoitzeko, baina bonuaren benetako erosketa-balioa 30 eurokoa izango da, hau da, %33eko hobaria izango dute, udal kutxetatik ordainduko dena oso-osorik.
Bonu
horiek erosi nahi dituztenek Caja Rural de Navarrak Trapagaranen
daukan bulegora joan daitezke, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:00era eta
ostegunean, 17:00etatik 19:30 era ere bai, urriaren 15etik azaroaren 30era edo
bonuak agortu arte.
Eroslea adinez nagusia izan
beharko da eta NANa aurkeztu beharko du. Pertsona bakoitzak gehienez bi bonu
eskuratu ahal izango ditu. Pertsona bakoitzak bereaz gain, beste bi pertsonen
NANa eraman dezake.
Bonu horiek 2015ko
urriaren 15etik azaroaren 30era erabili
ahal izango dira kanpainara atxiki diren merkataritza-, ostalaritza- eta
zerbitzu establezimenduetan.
Kanpaina honetan edozein pertsona fisiko edo juridikok har dezake parte baldin eta merkataritza, ostalaritza edo
zerbitzu-sektorekoa bada bere enpresa-jarduera, eta honako eskakizunak betetzen
baditu:
ØEstablezimendu txikizkaria izatea 10 langile edo gutxiagokoa (autonomoak
eta inoren konturako langileak barne).
ØGutxienez saltoki bat izatea Valle de Trápaga-Trapagaranen.
ØAltan emanda egotea Jarduera Ekonomikoen Zergaren honako epigrafetako
batean:
1.419
|
Ogi, opil, pastel eta gaileten industriak
|
|
1.463
|
Arotzeriako piezen, parket eta eraikuntzarako zurezko egituren
serie-fabrikazioa.
|
|
1.468.5
|
Altzari-industriaren ondoko jarduerak
|
|
1.474
|
Arte grafikoak
|
|
1.504
|
Instalazioak eta muntaketak
|
|
1.64
|
Establezimendu iraunkorretan egiten den elikagai, edari eta tabakoen
txikikako salmenta, (1.647.4 izan ezik, hau da, 400 m2ko azalera
edo handiagoa)
|
|
1.65
|
Establezimendu iraunkorretan egiten den produktu industrial ez
elikagarrien salmenta (1.655 izan ezik, hau da, erregaiak, karburatzaileak
eta lubrikatzaileak)
|
|
1.66
|
Merkataritza mistoa edo integratua. Txikikako merkataritza, merkataritza
establezimendu iraunkor batetik kanpo, erakustokiak gordeiluan utziz edo
aparailu automatikoen bidez egiten den merkataritza, posta bidezko txikikako
merkataritza eta askotariko produktuen katalogoa.
|
|
1.67
|
Elikagaien zerbitzua
|
|
1.69
|
Konponketak
|
|
1.832
|
Aseguruen laguntzaileak
|
|
1.844
|
Publizitate, harreman publiko eta antzeko zerbitzuak
|
|
1.933
|
Irakaskuntzako beste jarduera batzuk
|
|
1.967
|
Kirol instalazioak eta kirol-eskolak eta hobekuntza zerbitzuak
|
|
1.97
|
Zerbitzu pertsonalak (1.974 izan
ezik, hau da, etxeko zerbitzuak emateko agentziak)
|
|
1.981.2
|
Aisialdirako guneak
|
|
2.013
|
Albaitariak
|
|
2.731
|
Abokatuak
|
|
2.732
|
Prokuradoreak
|
|
2.776
|
Zientzia Politika eta Sozialetako Doktore eta lizentziatuak. Psikologoak,
Antropologoak, Historialariak eta antzekoak.
|
|
2.79
|
Jarduera finantzieroak, juridikoak, aseguruenak eta alokairuenak, N.C.O.P. delakoa.
|
|
2.826
|
Irakaskuntza anitzeko irakasleak
|
|
2.83
|
Osasunaren profesionalak
|
|
2.84
|
Jarduera parasanitarioen profesionalak
|
Horretarako, honako agiriak aurkeztu beharko dituzte 2015eko irailaren 21etik urriaren 2ra, 9:00etatik
13:00etara:
o
Aurreko edizioan parte hartu badute eta datuak ez badituzte aldatu, atxikimendu-eskaera baino ez.
o
Aurreko kanpainara atxiki ez bada eta ez badu parte hartu,
-
JEZen altan egotearen kopia
-
TC2-ren kopia edota kanpainara atxiki aurreko
hilabetean autonomoen kuota ordaindu izanaren egiaztagiria
Infomazio gehiagorako, oinarriak eransten dira.