Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2015(e)ko irailaren 29(a), asteartea

Ikastaroa: Antolatu ekitaldi bat Interneteko doako baliabideak erabiliz

Ikasi ezazu nola antolatu daitekeen ekitaldi, tailer edo ikastaro bat Interneten eskuragarri dauden doako baliabideak erabiliz. Sortu web gune bat ekitaldiko informazioa argitaratzeko, erabili formulario bat izen-emateko datuak jasotzeko eta dena amaitzerakoan jaso ezazu parte hartzaileen iritzia galdetegi baten bidez.

Tailer honetan Jimdo-ren (http://es.jimdo.com) doako bertsioa erabiliko dugu ekitaldiaren informazioa jasoko duen web gunea sortzeko; Google Drive (https://drive.google.com) izen-emateko formularioak eta bukaerako galdetegia sortzeko; eta MailChimp (http://mailchimp.com) ekitaldiaren zabalkundea email bidez egiteko. 
Tailerrak iraungo dituen bi egunetan ikasleak ikastaroan planteatuko dugun adibide praktiko bat garatuko du, ekitaldi baten antolaketa simulatuko du tresna horiek erabiliz. 
 

Helburua

Edozein motatako ekitaldi Jimdo, Google Drive eta MailChimp bezalako doako baliabideekin planifikatzen eta antolatzen ikastea. 
 

Nori zuzendua

Edozein motatako ekitaldi, tailer edo ikastaro antolatzeko beharra duten enpresa eta profesionalak, komertzial edo marketin arduradunak edo gerenteak.
 

Programa

1. Ekitaldiari buruzko informazioa web-ean argitaratzea
  • Oinarrizko web bat sortzea Jimdo-rekin
  • Jimdo-rekin diseinatzea
  • Logo eta irudiak txertatzea
  • Moduluen bidez testuak osatu eta maketatzea
  • Modulu eta orriak gehitzea
  • Doako beste plataforma batzuk
2. Ekitaldian izen emateko formularioak
  • Google Drive-ko formularioak
  • Google Drive-n alta eman eta eskaintzen dituen aukerak
  • Formulario bat diseinatu eta sortzea
  • Itxura eta gaiak
  • Goiburuak
  • Atalak - galderak
  • Testuaren elementuak, test-a, zerrendak, laukiak, eskalak...
  • Erantzunak onartzea
  • Argitaratzea
  • Mezua pertsonalizatzea
  • Izen-ematea
  • Emaitzen zerrenda
3. Ekitaldiaren komunikazio eta zabalkundea
  • Informazioa email bidez bidaltzea MailChimp erabiliz
  • Doako bertsioa
  • Datu basearen garrantzia
  • Datuen kudeaketa
  • Bidaliko den emailaren diseinua
  • MailChimp-ek eskaintzen dituen ereduak erabiltzea
  • Kanpainak bidaltzea
  • Bajak kudeatzea
  • Emaitzen txostena Nork jaso du? Nork irakurtzen du informazioa?
  • Sare sozial eta beste bide batzuetan informazioa berrerabiltzea
4. Asebetetze inkesta
  • Parte hartzailearen iritzia jasotzeko galdetegia
  • Google Drive-kin inkesta diseinatzea
  • MailChimp erabiliz bidalketa segmentatu bat egitea
  • Galdetegian jasotako datuen tabulazioa 
 

Izena emateko

Lekua gordetzen baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu prozesua egiteko zenbait argibiderekin. Izena emateko prozesua ez da burutuko ordainketa egin arte.

EDko ekimenak ezeztatzeko, dirua itzultzeko eta izena eman duen pertsona ordezkatzeko politikak  

Hurrengo edizioak

Meatzaldeko inskripzioek lehentasuna izango dute
Valle de Trapaga-Trapagaran (Bizkaia)
Data: 2015/10/14-tik aurrera 2015/10/21 arte
Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
  • Lekua: EPA. La Escontrilla ikastetxe publikoa,  Leonor Elías kalea z/g (Juan Sebastián Elcano kaletik sarrera)
  •             Ordutegia: 09:00 - 13:00 tara (Ikastaroa urriaren 14an eta 21ean izango da. Prezioa: 40 €. PO FSE 2007-2013 VALORA alorrean egindako formakuntza, FSE-rekin batera %50ean finantzatut)
  • Iraupena: 8 ordu
  • Antolatzailea: SPRI - Bizkaia Enpresa Digitala
  • Honek emana: Daniel Arrilucea
Informazio gehiago