2015(e)ko abuztuaren 3(a), astelehena

Profesionaltasun Ziurtagiriak

Lanbide-kualifikazioak lan-administrazioaren esparruan ofizialki egiaztatzeko tresna da profesionaltasun-ziurtagiria. Enplegurako lanbide-jarduera esanguratsu batean aritzeko gaitasuna egiaztatzen dio eskuratzen duen pertsonari.



Profesionaltasun-ziurtagiria Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak (lan-administrazioa) antolatzen duen berariazko prestakuntzaren bidez eskura daiteke, edo lan-esperientziaren bidez edo prestakuntza-bide ez-formalen bitartez eskuratutako lanbide-konpetentzia egiaztatzeko egituraz baliatuta.

Ikastaro-programa jakin batzuk eginda ere eskura daiteke profesionaltasun-ziurtagiria. Gaur egun, Lanbidek antolatuta, 26 lanbide-arlotan eskura daiteke profesionaltasun-ziurtagiria:

• Administrazioa eta kudeaketa
• Arte grafikoak
• Arteak eta eskulanak
• Beira eta zeramika
• Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza
• Elektrizitatea eta elektronika
• Elikagaien indtustriak
• Energia eta ura
• Eraikuntza eta obra zibila
• Erauzketa industriak
• Fabrikazio mekanikoa
• Garraioa eta ibilgailuen mantenitze lanak
• Gizarte eta kultura zerbitzuak
• Gorputz eta kirol ekintzak
• Informatika eta komunikazioak
• Instalatzea eta mantentzea
• Irudi pertsonala
• Irudia eta soinua
• Itsasoa eta arrantza
• Kimika
• Merkataritza eta marketina
• Nekazaritza
• Osasuna
• Segurttasuna eta ingurumena
• Turismoa eta ostalaritza
• Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa

Profesionaltasun Ziurtagiri batekin lotzen den prestakuntza-ikastaroa egin ondoren, ikastaro hori egin izanaren egiaztagiria eskatu ahal izango da. Ikastaroa ziurtagiriaren zati bat besterik ez bada,Egiaztapen Partzial Metagarria eskatu ahal izango da. Ziurtagiria osatzen duten modulu guztiak egin direnean, Profesionaltasun Ziurtagiria eskatu ahal izango da. Bi kasu horietako edozeinetan,Lanbideren webgunean eskura daude egiaztapen-prozesua eta dagozkion eskaera-inprimakiak.

Esteka honetan ere informazio gehiago aurkituko duzu:
PROFESIONALTASUN ZIURTAGIRIAK