Lehen Aukera Programa 2015. Gazte langabeen kontratazioa.
Deialdi honen helburua da 16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak kontratatzea, praktiketako kontratu edo kontratu mugagabearen bidez, honako baldintza betetzen badituzte:
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea
- Langabe egotea eta Lanbide-Enpleguko Euskal Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egotea.
- Honako multzoetan sartutako titulazioetako bat egukitzea:
- 1 multzoa:
- Lizentziatua edo Unibertsitate-gradua, Ingeniaria, Arkitektoa.
- Unibertsitateko diplomaduna, Ingeniari Teknikoa, Arkitekto Teknikoa.
- 2 multzoa:
- Araututako Lanbide Heziketako Goi- edo Erdi-mailako teknikaria, eskatzen den lanbidekoa, horren baliokide direlarik Teknikari laguntzaile titulua (LH1) eta Teknikari Espezialista titulua (LH2).
- Beste titulazio batzuk, ofizialki aitortuak goian aipaturiko titulazioen baliokidetzat.
- Profesionaltasun ziurtagiria.
- Lehentasuna emango zaie Gazteentzako Berme Sistemako datu-basean identifikatuta egon eta aldez aurretik sisteman sartzeko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu dutenei, hazkuntza, lehiakortasun eta eraginkortasunerako urgentziazko neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Errege Dekretu Legean eta haren ondorengo aldaketetan ezarritakoaren arabera. Baldintza hau ez zaie eskatuko euren adina dela-eta Gazteentzako Berme Sisteman identifikatu ezin diren gazteei.
- Praktika kontratua hasten den eguna baino 30 egutegiko egun lehenago lan egin ez izana. Baldintza hori lan-bizitzaren bidez egiaztatuko da eskaintzaren kudeaketa zentro laguntzaile batek egiten duenean; Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu bulego batek kudeatu badu, ordea, ofizioz egiaztatuko da.
Informazio gehiagorako klik egin esteka honetan:
http://www.lanbide.euskadi.eus/empresas/-/ayuda_subvencion/2015/lehen_aukera_2015/