2015(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

VALLE DE TRAPAGA-TRAPAGARANGO UDALEKO ENPLEGU PROGRAMAREN LEHEN ATALA, LANBIDEK KOFINANTZIATUA

VALLE DE TRAPAGA-TRAPAGARANGO UDALEKO ENPLEGU PROGRAMAREN LEHEN ATALA, LANBIDEK-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAK  KOFINANTZIATUA
“BASA-BIDEEN, HIRI-ALTZARIEN ETA HONDAKIN SOLIDOAK BILTZEKO LURPERATURIKO EDUKIONTZIEN EGOKITZAPENA”  

Lanbidek – Enpleguko euskal zerbitzuak eta Valle de Trápaga-Trapagarango Udalak kofinantziatua dago aipatu programa.


Laster jarriko da abian gure herrian Enplegu Programaren lehen atala, zeinaren bidez 1. mailako ofizial igeltsero bat eta zerbitzu anitzeko 9 peoi  espezialista kontratatuko baitira, 6 hilabetetz,  %75eko lanaldiarekin.

Kontratazioak  Meatzaldeko Behargintzaren bidez egingo dira  (Enplegu eta Eskualdea Garatzeko Agentzia).

Eskaerak aurkezteko epea:
Ekainaren  11tik  25era,  9:00etatik 13:00etara Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.  

Hautapenean sartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:

·         Lanbiden izena ematea interesa duzun lan-eskaintzan:
             
            Kodea           162015003996          Ofizial Espezialista –1. mailako igeltseroa
            Kodea           162015004002          Peoi Espezialistak – Eraikuntzako peoiak

·         Eskabidea eta baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar diren agiri guztiak entregatzea Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentzian.


Informazio gehiagorako, interesdunek Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joan daitezke, han azalduko baitiete non eta nola eman izena. 

DOKUMENTUAK: