Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2015(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

OSASUN ARLORREKO TAILER PRAKTIKOAK MERKATARI ETA OSTALARIENTZAT

Aurten, iaz bezala,  osasun alorreko zenbait tailer eta jardunaldi praktiko egingo dira Meatzaldeko udalerrietako merkatari eta ostalariei zuzenduak.

Iaz Trapagaran, Ortuella, Abanto-Zierbana, Zierbena eta Muskizko Udalek eta Merkatari eta Ostalari Elkarteek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta Osakidetzako  Ezkerraldea-Enkarterri osasun eskualdearen artean sinaturiko lankidetza hitzarmenaren ondorio dira ekimen horiek, eta merkataritza zein ostalaritzan osasuna sustatu eta zaintzea dute helburu.

 Lehenengo ikastaroa, erabat doakoa, honakoa izango da:

BIHOTZ-BIRIKETAKO OINARRIZKO BIZKORTZEA, maiatzaren  21ean,  14:30etik 15:30era, Muskizko Kultur Etxean
(M Aretoa)

Meatzaldeko bost udalerrietako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako autonomoak eta saltokietako langileak har dezakete parte.

Parte hartu nahi duenak Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin jar daiteke harremanetan izena emateko, 2015eko maiatzaren 18a baino lehen.