Egunak
eta orduak :
Ü 2015/06/10 eta 2015/06/11
// 9:30etik 13:30era
Ü FORLAN. Meatzari
eraikina, Cendeja k., 21, 2. solairua. Muskiz (Bizkaia) +Info: Meatzaldeko
Behargintza. ( 944044958)
Ikasi nola
antolatu daitekeen edozein motatako ekitaldi, deialdi, tailer, ikastaro eta
abar Interneten eskuragarri dauden doako baliabideak erabiliz. Sortu webgune erraz
bat ekitaldiaren informazioa argitaratzeko, e-mail eta sare sozialen bidez
jakinarazi, izena emateko behar diren datuak jasotzeko formulario bat erabili eta, amaitu eta gero,
bertaratuen iritzia jaso galdetegi baten bidez.
Tailer honetan Jimdoren
doako bertsioa erabiliko da ( http://es.jimdo.com ) ekitaldiari buruzko informazioa jasoko duen webgunea sortzeko, Google Drive ( https://drive.google.com ) baliatuko da izen-emate formularioak eta amaierako
galdeketa sortzeko eta MailChimp ( http://mailchimp.com ), berriz, ekitaldia email bidez jakinarazteko.
Tailerrak irauten
duen 2 jardunaldietan ikasle bakoitzak gelan planteatuko den adibide zeharo
praktiko bat garatu beharko du, ekitaldi bat antolatuko balu bezala, tresna
desberdinak erabiliz.
Helburua :
Edozein motatako
ekitaldia planifikatzen eta antolatzen ikastea Jimdo, Google Drive edo MailChimp
bezalako doako baliabideak erabiliz.
Norentzat :
Edozein motatako
deialdi, ikastaro, tailer edo ekitaldi antolatu behar duten dendetako
arduradun, marketingeko arduradun, kudeatzaile, enpresa eta profesionalentzat.
Programa :
1 .Ekitaldiaren
informazioa jasoko duen webgunea argitaratzea.
· Oinarrizko webgunea
sortzea Jimdorekin. Jimdoren bidezko
diseinua.
· Logoa eta irudiak
eranstea.
· Testuak eranstea
eta maketatzea moduloen bidez.
· Moduloak eta
orrialdeak eranstea. Doako beste
plataforma batzuk.
2. ekitaldian
izen-emateko formularioa
· Google Drive-eko
formularioak. Google Drive-n alta ematea eta prestazioak erabiltzea.
· Formulario bat
diseinatzea eta sortzea.
· Itxura eta gaiak. Goiburuak.
Atalak - Eztabaidagaiak – Galderak.
· Testu-elementuak,
test motakoak, zerrendak, laukitxoak, eskalak...
· Erantzunak
baliozkotzea. Argitaratzea. Mezuak pertsonalizatzea.
· Izen-emateak
biltzea. Emaitzen zerrendak.
3. Ekitaldiaren
jakinazpena eta hedapena.
· Informazioa emailez
bidaltzea MailChimp-en doako bertsioa
erabiliz.
· Datu-baseen garrantzia.
Datuen kudeaketa.
· Bidaltzeko emailen diseinua. MailChimp-eko txantiloiak
erabiltzea.
· Kanpainak bidaltzea.
Bajen kudeaketa.
· Emaitzen txostena. Nork
jasoko ditu? Nork irakurri du informazioa?
· Sare sozialak eta
beste bide batzuk berrerabiltzea.
4. Amaierako
asebetze-galdeketa.
· Bertaratuen iritzia
jasotzeko azken formularioa.
· Galdetegia
diseinatzea Google Drive-rekin.
· Bertaratuei
bidalketa segmentatua egitea MailChimp-en
bidez.
· Galdetegian
jasotako datuak tauletan jartzea.
Izen-emateak :
Lehentasuna izango
dute Meatzaldeko izen-emateak.
· Agentzia
koordinatzailea: Bizkaia Enpresa Digitala
· Tokia: FORLAN. Meatzari
eraikina, Cendeja k., 21, 2. Solairua.
Muskiz (Bizkaia)
· Ordutegia: 09:30 - 13:30
· Iraupena: 8 ordu
· Antolatzailea : Bizkaia Enpresa
Digitala
· Irakaslea: Daniel Arrilucea
· Ordaindu
beharrekoa: Doan
Informazio gehiago :
· Telefonoz: 944 536 262
· e-mailez: apunta@euskadinnova.net