Zorionak eta urte berri on!

Zorionak eta urte berri on!

2015(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

LAU EGUNETAN AGORTU DIRA TRAPAGARAN BONUAK

Horrek erakusten du ekimen hau oso ondo hartu dutela herritarrek.
Pasa den asteazkenean, 2015eko apirilaren 15ean, 1.250 bonu jarri ziren salgai Caja Rural de Navarran, hau da, Trapagarango Udalak eta Baturik-ek, Merkatari eta Ostalarien Elkarteak zirkulazioan jarri dituztenak TRAPAGARAN BONUAren 1. Kanpainaren barruan. Bonuok  lau egun geroago, astelehenean, apirilaren 20an, agortu egin ziren.

Haren bidez herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak sustatzea espero da, zeren maiatzaren 30era arte (bonuak erabili ahal izateko epe-muga) 37.500 € mugituko baitira kanpainara atxikitako establezimenduetatik, diru-kopuru horren heren bat udal kutxak finantziatuta dagoelarik.

Udazken hasieran ekimen honen 2. ekitaldia abian jartzea aurreikusita dago, beste 1.250 bonu jaulkita, berriro ere hobariak atera ditzaten bai herritarrek eta bai kanpainara atxikitzen diren  herriko establezimenduek.

Informazio gehiagorako herremanetan jar zaitezke Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin.