2015(e)ko apirilaren 7(a), asteartea

Ikastaroa: Bilgarri eta paketegintzako sortze-teknikak II

Dagoeneko finkatu ditugu "Bilgarri eta paketegintzako sortze-teknikak II" ikastaroa emateko datak, merkataritza sektorerako Ezkerraldendak 2015 urterako antolatu duen Prestakuntza Planaren barruan.


Ikastaro hori, Planean dauden gainerakoak bezala, %100ean dago diruz lagundua HOBETUZ, LANBIDE eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailaren aldetik, eta Abanto-Zierbena, Ortuella, Muskiz eta Trapagarango udalei esker jarriko da abian.

Honako edukia izango du:

Bilgarriak baino gehiago:
  • Eratzeko oinarriak eta irizpideak (forma, proportzioa, ehundura eta kolorea).
  • Paperen mundua
  • Opari-zinta batekin egin daitekeen guztia.
  • Begiztak, aspaldiko gauzen oroimina.
  • Itxura aldatu osagarriekin.
  • Sortzeko birziklatu.
  • Hornitzaileak, azokak eta web mundua.
Limurtzeko jaioak:
  • Ahaztutako klasikoak.
  • Pakete sofistikatuak
  • Bilgarri ausartak eta korporatiboak.
  • Bilgarri azkarrak: Ez dut pazientziarik!
  • Opari merkeak, pakete harrigarriak
Guztira 20 ordu iraungo ditu, astelehenetik ostegunera emango da maiatzaren 4tik 14era, 14:00etik 16:30era Labur kalea 1- solairuartean kokaturiko udal lokaletan.
Ikastaro honetara autonomoak zein merkataritzako langileak joan daitezte. (Ostalaritza eta zerbitzuetakoak ez).
Merkatariak izena eman nahi izanez gero, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziarekin jar daitezke harremanetan (94 486 31 96) edo Meatzaldeko Behargintzarekin (94 404 49 58) apirilaren 24ra arte.