2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

PETRONOR: Kimika plantako operatzaile ikastaroa

KIMIKA PLANTAKO OPERATZAILE ikastaroaren edizio berri honetan 25 pertsona prestatuko dira  operatzaile izateko.


INFORMAZIO OROKORRA


2015eko Deialdia

KIMIKA PLANTAKO OPERATZAILE ikastaroaren edizio berri honetan 25 pertsona prestatuko dira  operatzaile izateko.

Somorrostroko Irakas-gunearekin lankidetzan eta 9 hilabetez gutxi-gorabehera, ikasleek prestakuntza teorikoa jasoko dute eta l praktikak egingo dituzte lantegi batean.

KIMIKA PLANTAKO OPERATZAILE ikastaroaren hautapen-prozesuan izena emateko epea:
2015eko martxoaren 23aren (astelehena) 07:00etatik 2015eko martxoaren 27ko (ostirala) 22:00ak arte.

Petronor aukera berdintasunen alde dago, beraz ezintasun zertifikatu bat badaukazu, ez  ahaztu zure eskaeran atxikitzen.  

Hautapen-prozesuan sartzeko ezinbesteko eskakizuna da ikastarorako izena ematea honako web honen sekzio honetan:

"Hautapen-prozesuan izen-ematea".

Operatzaile lanpostuaren deskribapena

HELBURUA

Bere ardurapeko unitateak ikuskatzea eta operatzea, ezarritako prozedura operatiboak eta buruzagitzak jarritako arauak betez. Operatzailea funtsezkoa da bere kargupean dauden  pertsonen eta instalazioen segurtasunari dagokionean, baita bere ingururik gertuenaren  ingurumen-baldintzetan eta kalitatean ere.

EGINKIZUNAK

  • Prozesuaren jarraipena egitea  eta produkzioan, segurtasunean eta ingurugimenean eragin dezaketen aldagai ezberdinen desbideraketa  zuzentzea.
  • Saileko lan-baimenak  prestatzea eta haien jarraipena egitea, , taldeak eta lerroak  prestatuz mantenimenduan esku hartzeko.
  • Lan-eskaerak bidaltzea.
  • Unitateen abiaraztea eta etetea.
  • Parte hartzea prestakuntza ekintzen bidez ezarritako Segurtasun programetan,  simulazioetan, suteen aurkako praktiketan, etabar. 
  • Larrialdi kasuan, jarduketez arduratzea