2015(e)ko martxoakren 27(a), ostirala

AISIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA

Trapagarango Udalak, Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziaren bidez, doako ikastaro berri bat jarriko du abian 20 langaberentzat. Udal kutxek finantziatuko dute oso-osorik ekintza hau. Izan ere, aisialdiko begirale ikastaro bat izango da eta, amaitu ostean, Eusko Jaurlaritzaren agiri ofiziala eskuratuko dute parte-hartzaileek.

200 teoria-ordu izango ditu, gure herrian emango direnak maiatzaren 4tik ekainaren 26ra, 9:00etatik 14:00etara eta 120 praktika-ordu, aisialdiko taldeetan, ludoteketan eta abar emango direnak.
Izena eman ahal izateko honako baldintzak bete beharko dira:
  • Trapagaranen erroldatuta egotea
  • Langabezian egotea eta Lanbiden izena emanda
  • 18 urte izatea 2015eko ekainaren 30ean (Praktikak hasteko aurreikusitako data)
Eta egin ahal iznago dute Enplegu eta Herriaren Garapenerako Agentziara joanda, martxoaren 30etik apirilaren 15era, honako agiriak eramanez:

DERRIGORREZKOA
  • Izena emateko orria (erantsitako eredua)
  • NANaren fotokopia
  • Lanbideren txosten eguneratua inskripzio-aldiei buruzkoa (altak eta bajak)
  • Lan-bizitza eguneratua, Gizarte Segurantzak emana
  • Curriculum Vitae, karnet tamainako argazkiarekin

BORONDATEZKOA
  • Boluntariotza egin duen enpresa edo elkarteen ziurtagiria
  • Euskaraz dakiela egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria


Bete beharreko bertaratze-maila  %100


INFO+
KARTEL INFORMATZAILEA
IZENA EMATEKO FITXA