2019(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

XXXVI. BIZKAIKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Bilboko Ganberak merkataritza sektorearentzako lehiaketaren deialdia egin du, Kutxabank-ek eta El Correok babestuta eta ondoko erakundeek lagunduta: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Saila eta Bilboko Udala. Era berean, hainbat enpresak ere babestu du lehiaketa: Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Lankidego, "Txakoli de Bizkaia - Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea, eta Azul Marino Bidaiak.

Izen Ematea epea azaroaren 4tik abenduaren 5erakoa da, web orri honen bitartez: https://www.camarabilbao.com/concursoescaparates/inscripcion_eusk.html

OINARRIAK: https://www.camarabilbao.com/concursoescaparates/bases_eusk.html

Edozein azalpenerako guregana jo ezazu:
Bilboko Merkataritza Ganberako Komunikazio Arloa
Zenb. 94 470 65 00
Emaila: concursoescaparates@camarabilbao.com